26 Feb 2008 - 12:00:15
PERTSONAI MITOLOGIKOAK

PERTSONAI MITOLOGIKOEN ETA OBRAREN ARTEKO ANTZEKOTASUNAK


IZARO



Bere izena daraman uharteak bezala, Izaro bakarrik sentitzen da, inguratzen dion mundutik aparte. Ezagutzen ez duen zeozertan galduta balego bezala. Bere barneko izate geldiezin pizti hori ezagutu nahi du, zer den ezagutu nahi du. Hau da bere hiriko zoramen eta kaosatik ihes egitea eragiten diona. Besteekiko harremanak bilatzen ditu, baina ez da haien zelakoa, eta bakarrik sentitzen da, hala ere, honen ezinegonak eta errebeldiak bidaia ezberdin bati hasiera ematea eragingo dio, baso magiko baterako bidaia, non bere herriaren nortasuna ezagutuko duen. Horrela, bere nortasunaren bilarako bidaia hasiko du, eta hainbat pertsonaiek bere bilaketaren sustraiak zeintzuk diren erakutsiko diote.



SUGAAR



Gizaki maltzur bat bezala agertzen da, mitologiaren deabrua bezala, baina bertsioen arabera gauzak aldatzen dira. Gure istorioan bera izango da Izaroren zeregina gaitzetzi nahi duena, basoan bere baimenik gabe inor sar ez dadian ez baitu pairatzen. Bere haserrearen suaren garrak berpiztu egingo dira aurrerago, beste izaki guztiak haren ondoan eta laguntzeko prest ikusten dituenean, ez baitute bere iritzia kontuan hartzen. Honek, guzti honek, Izaroren aurkako erasoa bortitzago bihurtuko du. Izarok azkenean beharrezkoak diren elementu guztiak lortzen dituenean, basoaren errealitatearen jabe bihurtuko da, eta Sugaarrek ezin dio ihes egiten utzi.



GAUARGI



Pertsonai honek gida irudikatzen du. Kondairaren arabera Gauargik gauean galtzen ziren nekazariei agertzen zitzaien eta etxerako bidea erakutzi. Gure istorioan ere Gauargik ildo berdina jarraituko du eta Izaro bere nortasunaren bilarako bidaian lagunduko du. Gauargiren hegoek eguzkilore baten antza dute. Eguzkilorea, euskal mitologian indar handiko sinbolo bat da. Eguzki sinbolo bat, eta gure arbasoek gaueko izpirituez babesteko erabiltzen zuten (horregatik agertu dira eta oraindik ere agertzen dira gure etxeko ateetan, babes modura). Hau izango da gure bi pertsonaia protagonistei zainduko diena, horregatik Sugaarrek Gauargi Izaroren albotik aldentzearen beharra izango du.



IRATXOAK (DUENDES) o MIKOLASAK



Basoaren alde inuzente eta jostalaria erakusten dute. Ikaratiak eta adiskidetsuk dira. Beti daude laguntzeko prest. Istoriaren alde komikoa dira.



GALTZAGORRIAK



Iratxo bihurriak dira, baina ez horregaitik gaiztoak; gaiztakeriak egitea dute gustoko, horregaitik ipuin honetan Sugaarren ondoan agertuko dira. Arreta deitu nahi dute, horrek, basoan dauden izaki guztien kontrakoa egitea dakar. Mikolasen kontra burrukatuko diren eskena bat ere egongo da.



AMALUR / EGUZKI / ILARGI



Euskal mitologiaren beste jainkosa da Amalur, lurraren ama da eta urtaro berriei ongi etorria emateko agertzen da soilik, denborak aurrera egitea eragiten du. Bere bi alaben ondoan agertzen da. Eguzki eta Ilargi. Ilargi, nekazariak iluntasuneko izpirituetatik babesteko sortua izan zen. Ondoren, Amalurrek Eguzki sortu zuen, indar handiagoarekin, eguzki orduetan izpirituak aldendu zitzan. Horregatik Sugaarrek Gauargi eramaten duenean Izaroren ondotik aldentzeko, honek Ilargiaren laguntza eskatuko du, zeinek arin erantzungo du bere deia. Bakardadean eta iluntasunean egongo da berarekin bere ahizpa Eguzki helduko den arte, zeinek bere botereaz Gauargi berreskuratuko duen.



AKERBELTZ



Lurrazpiko izaki bat da, akelarreen jauna. Sorginek haien errituetan ohoratzen duten jainkoa. Gure ipuinean Udan agertzen da, sorginen deiari erantzunez, Izarori, suaren bitartez, kultura entregatzeko asmoz.



MARI



Euskal mitologiaren jainkosa, Anbotoko dama eta Sugaarren andrea. Kondairek diote Mari eta Sugaar batzen direnean ekaitzak sortzen direla. Bikote honetatik bi seme jaio ziren; Atarrabi (ongiaren izpiritua) eta Mikelatz (gaitzaren izpiritua). Gure istorioan Mari Udazkenean agertzen da, airearen bitartez Izarori hizkuntza emanez, bere kultura ezagutzeko ezinbesteko elementua.



TARTALO Y BASAJAUN



Bi gentil beldurgarri. Basajaun, basoen eta artaldeen zaindari, pertsonaia onuragarria da, aldiz Tartalo, bere begi bakarrez, bere bidean agertzen diren izaki guztiak irensteko agertzen da. Hala ere, gure ipuinean biak bildu egingo dira, uraren bitartez Izarori fruituaren aberastasuna emateko.



LAMIAS



Lamiak erreketan agertzen ziren eta urrezko orrazi batekin bere ilea orrazten zuten bitartean, bere oinak, ahate edo oilo oinak, uretan eskutatzen zituzten, benetako lamiak zirela ikus ez zezaten, nekazarien sorgintzaileak diren lamiak. Udaberriaren pertsonaiak dira gure ipuinean, bere bidea egiteko, bere zereginari amaiera emateko, Izarori behar duen azken elementua emango diotenak.



 


Admin · 231 vistas · 2 comentarios
Categorías: Euskeraz

Vínculo permanente hacia el artículo completo

http://antzart.esblogs.net/Antzart-b1/PERTSONAI-MITOLOGIKOAK-b1-p5.htm

Comentarios

Comentario de : Admin [ Miembro ]
Noizko izango litzateke? Bai prest egongo ginateke hara joateko, libre bagauz. Harremanetarako emaila: eneko@antzart.com.
   03/08/2008 @ 12:35:50
Comentario de : Junca Muriel [ Visitante ]
Zuekin harremanetan sartzeko nola egin ??
Iparraldeko erakaslea naiz eta sartzetik landa mitologia lan eginen dugu gure 11 urteko ikasleekin .
Ikusi dituztan argazkiak biziki ederrak dira .
Ikusgarria bada ere ?
Eskola batera etortzea prest zinatekete ????
   10/07/2008 @ 07:26:29

Escribir un comentario

Estatuto de los nuevos comentarios: Publicado





Se mostrará tu URL

 
Por favor entra el código contenido en las imágenes


Texto del comentario

Opciones
   (Salvar el nombre, el mail y la URL en los cookies)