Anuncio

25 Feb. 2008 - 12:00:54
Nortasunaren Bila





Herriaren sustraiak ezagutzeko gogoa ematen duen antzezlana da: Mitologia eta errealitateak bat egiten dute, gure lehen ikuskizun honetan. Izaroren urtebeteko ibilbidea kontatzen da, gorputzaren bidez, dantza garaikidearen bidez. Ikuskizunak euskal kantak ditu oinarri. Ikus-entzuleek doinu ezagun asko antzemango dituzte hautatutako soinu-muntaian; izan ere, Ken 7, Su Ta Gar, Gatibu eta Exkixu taldeen, eta Kepa Junkera trikitilariaren abestiak izango dira entzungai besteak beste.



TALDEAREN HISTORIA

Antzart antzerki eta dantza munduan urte asko daramaten jende gaztearen batzearen ondorioz sortu da. Orain taldeko zuzendaria den Eneko Amezketak euskal mitologiari buruzko ikuskizun baterako ideia sortu eta aurrera eramateko asmoz, kasting bat burutu zuen dantzari profesionalen artean, taldea osatzen duten 14 gazteak lortu arte.



Dantzen koreografiak eta antzerkiaz gain, ezkenografia, atrezzo eta jantziak ere beharrezkoak ziren. Hori guztia taldekideen esku sortu behar izan zen. Argi muntaia ere nahita nahiezkoa zen, hori prestatzeko gai horretako profesional batekin lanean aritu ziren obraren argiztapena sortu arte.

"Nortasunaren bila" da taldeak aurrera eraman nahi duen ikuskizunaren izena, eta bertan antzerkia eta dantza nahasten dira, guztiak dorahuen ordu betean zehar.



SINOPSIA

Hizkuntza bat, ele bat, ... noiz eman daiteke galdutzat? Noiz esan daiteke gure sorreraren enborrak zahartzen direla? Hauek ahazten ditugunean heltzen da bukaera, hain zuzen ere.

"Nortasunaren bila" neskatxa baten istorioa dugu, gaur eguneko mundu indibidualista honetan galdurik dagoena. Baina, bere bizitza sentzua hartzen hasiko da, bere sorreraren bila joateko abentura baten murgiltzen denean.





Nortasunik gabeko herria zen, bertako biztanleak nortasunaz gain, alaitasuna ere galdua zuten. Esperantzarik ez zegoela esan zitekeen, baina gris guztiaren artean kolore pixkat ere aurkitzen zen. Kolore horrek, Izaro zuen izena, bera izango da nortasunaren bilaketarako gidaria.

Orduan berarentzako guztiz ezezaguna den mundu batean sartu egingo da, betidanik existitu den mundua, baina gizabanakoaren begietatik at; Iratxoek, Lamiek, Sorginek eta beste pertsonai batzuek osatzen duten mundua, zeinek neskatxoa lagunduko duten bere nortasuna bilatzera.

Baina bideak errazak direnik ezin du inork esan.Basoaren sakontasunean galduta dagoela, loretxo bat ikusi eta harengana hurbilduko da bere argiak deituta. Baina ahoa bete hortz geratuko da bera mugitzen hasten denean eta basoko maitagarri bat dela ikusten duenean; Gauargi; bizitzaren alde ona, argia, eguna...

Gauargik gidatua, nortasunaren bilarako bidaia jarraituko du urte luze batean, non udan hasi eta udazkena, negua eta udaberria igaro beharko dituen.

Hala ere, dena ezin da hain erreza izan. Bizitzaren alde txarra, Euskal Herriko deabrua, iluntasuna... Sugaar neskaren atzetik dabil eta egin beharrekoak egingo ditu lortu beharrekoa zapuzteko.

Ongia eta gaizkiaren arteko borroka, gizakiaren begietatik at existitzen den mitologia mundu honetan.









Admin · 222 vistas · 0 comentarios
Categorías: Euskeraz

Vínculo permanente hacia el artículo completo

http://antzart.esblogs.net/Antzart-b1/Nortasunaren-Bila-b1-p2.htm

Comentarios


Escribir un comentario

Se cierran los comentarios para este artículo