Dantzari gazte eta profesionalez osoturiko konpainia artistikoa gara,
dantza modernoa eta antzerkia fusionatuz ikuskizun original eta berria
eskeintzen dizuegu. Publiko familiarrari zuzenduta dago eta bai barnean
bai kalean egiteko aukera dago.
NORTASUNAREN BILA izenburuarekin aurkezten dugu: “Gaur egungo gizarte
norberekoi honetan, Izaro, bere herriaren sustraiak ezagutzeko nahian,
baso miresgarri batean murgilduko da eta han ongia eta gaitza ezagutuko
ditu pertsonai mitologikoen eskuz. Bere ametsa lortuko ote du?“
Herriaren sustraiak ezagutzeko gogoa ematen
duen antzezlana da:Mitologia eta
errealitateak bat egiten dute, gure lehen ikuskizun honetan. Izaroren
urtebeteko ibilbidea kontatzen da, gorputzaren bidez, dantza garaikidearen
bidez.Ikuskizunak euskal kantak ditu oinarri.
Ikus-entzuleek doinu ezagun asko antzemango dituzte hautatutako soinu-muntaian;
izan ere, Ken 7, Su Ta Gar, Gatibu eta Exkixu taldeen, eta Kepa Junkera
trikitilariaren abestiak izango dira entzungai besteak beste.
TALDEAREN HISTORIA
Antzart antzerki eta dantza munduan urte asko daramaten jende gaztearen batzearen ondorioz sortu da. Orain taldeko zuzendaria den Eneko Amezketak euskal mitologiari buruzko ikuskizun baterako ideia sortu eta aurrera eramateko asmoz, kasting bat burutu zuen dantzari profesionalen artean, taldea osatzen duten 14 gazteak lortu arte.
Dantzen koreografiak eta antzerkiaz gain, ezkenografia, atrezzo eta jantziak ere beharrezkoak ziren. Hori guztia taldekideen esku sortu behar izan zen. Argi muntaia ere nahita nahiezkoa zen, hori prestatzeko gai horretako profesional batekin lanean aritu ziren obraren argiztapena sortu arte.
"Nortasunaren bila" da taldeak aurrera eraman nahi duen ikuskizunaren izena, eta bertan antzerkia eta dantza nahasten dira, guztiak dorahuen ordu betean zehar.
SINOPSIA
Hizkuntza bat, ele bat, ... noiz eman daiteke
galdutzat? Noiz esan daiteke gure sorreraren enborrak zahartzen direla? Hauek
ahazten ditugunean heltzen da bukaera, hain zuzen ere.
"Nortasunaren
bila" neskatxa baten istorioa dugu, gaur eguneko mundu indibidualista
honetan galdurik dagoena. Baina, bere bizitza sentzua hartzen hasiko da, bere
sorreraren bila joateko abentura baten murgiltzen denean.
Nortasunik
gabeko herria zen, bertako biztanleak nortasunaz gain, alaitasuna ere
galdua zuten. Esperantzarik ez zegoela esan zitekeen, baina gris
guztiaren artean kolore pixkat ere aurkitzen zen. Kolore horrek, Izaro
zuen izena, bera izango da nortasunaren bilaketarako gidaria.
Orduan berarentzako guztiz ezezaguna den mundu batean sartu egingo da, betidanik existitu den mundua, baina gizabanakoaren begietatik at; Iratxoek, Lamiek, Sorginek eta beste pertsonai batzuek osatzen duten mundua, zeinek neskatxoa lagunduko duten bere nortasuna bilatzera.
Baina bideak errazak direnik ezin du inork esan.Basoaren sakontasunean galduta dagoela, loretxo bat ikusi eta harengana hurbilduko da bere argiak deituta. Baina ahoa bete hortz geratuko da bera mugitzen hasten denean eta basoko maitagarri bat dela ikusten duenean; Gauargi; bizitzaren alde ona, argia, eguna...
Gauargik gidatua, nortasunaren bilarako bidaia jarraituko du urte luze batean, non udan hasi eta udazkena, negua eta udaberria igaro beharko dituen.
Hala ere, dena ezin da hain erreza izan. Bizitzaren alde txarra, Euskal Herriko deabrua, iluntasuna... Sugaar neskaren atzetik dabil eta egin beharrekoak egingo ditu lortu beharrekoa zapuzteko.
Ongia eta gaizkiaren arteko borroka, gizakiaren begietatik at existitzen den mitologia mundu honetan.
PERTSONAI MITOLOGIKOEN ETA OBRAREN ARTEKO ANTZEKOTASUNAK
IZARO
Bere izena daraman uharteak bezala, Izaro bakarrik sentitzen da, inguratzen dion mundutik aparte. Ezagutzen ez duen zeozertan galduta balego bezala. Bere barneko izate geldiezin pizti hori ezagutu nahi du, zer den ezagutu nahi du. Hau da bere hiriko zoramen eta kaosatik ihes egitea eragiten diona. Besteekiko harremanak bilatzen ditu, baina ez da haien zelakoa, eta bakarrik sentitzen da, hala ere, honen ezinegonak eta errebeldiak bidaia ezberdin bati hasiera ematea eragingo dio, baso magiko baterako bidaia, non bere herriaren nortasuna ezagutuko duen. Horrela, bere nortasunaren bilarako bidaia hasiko du, eta hainbat pertsonaiek bere bilaketaren sustraiak zeintzuk diren erakutsiko diote.
SUGAAR
Gizaki maltzur bat bezala agertzen da, mitologiaren deabrua bezala, baina bertsioen arabera gauzak aldatzen dira. Gure istorioan bera izango da Izaroren zeregina gaitzetzi nahi duena, basoan bere baimenik gabe inor sar ez dadian ez baitu pairatzen. Bere haserrearen suaren garrak berpiztu egingo dira aurrerago, beste izaki guztiak haren ondoan eta laguntzeko prest ikusten dituenean, ez baitute bere iritzia kontuan hartzen. Honek, guzti honek, Izaroren aurkako erasoa bortitzago bihurtuko du. Izarok azkenean beharrezkoak diren elementu guztiak lortzen dituenean, basoaren errealitatearen jabe bihurtuko da, eta Sugaarrek ezin dio ihes egiten utzi.
GAUARGI
Pertsonai honek gida irudikatzen du. Kondairaren arabera Gauargik gauean galtzen ziren nekazariei agertzen zitzaien eta etxerako bidea erakutzi. Gure istorioan ere Gauargik ildo berdina jarraituko du eta Izaro bere nortasunaren bilarako bidaian lagunduko du. Gauargiren hegoek eguzkilore baten antza dute. Eguzkilorea, euskal mitologian indar handiko sinbolo bat da. Eguzki sinbolo bat, eta gure arbasoek gaueko izpirituez babesteko erabiltzen zuten (horregatik agertu dira eta oraindik ere agertzen dira gure etxeko ateetan, babes modura). Hau izango da gure bi pertsonaia protagonistei zainduko diena, horregatik Sugaarrek Gauargi Izaroren albotik aldentzearen beharra izango du.
IRATXOAK (DUENDES) o MIKOLASAK
Basoaren alde inuzente eta jostalaria erakusten dute. Ikaratiak eta adiskidetsuk dira. Beti daude laguntzeko prest. Istoriaren alde komikoa dira.
GALTZAGORRIAK
Iratxo bihurriak dira, baina ez horregaitik gaiztoak; gaiztakeriak egitea dute gustoko, horregaitik ipuin honetan Sugaarren ondoan agertuko dira. Arreta deitu nahi dute, horrek, basoan dauden izaki guztien kontrakoa egitea dakar. Mikolasen kontra burrukatuko diren eskena bat ere egongo da.
AMALUR / EGUZKI / ILARGI
Euskal mitologiaren beste jainkosa da Amalur, lurraren ama da eta urtaro berriei ongi etorria emateko agertzen da soilik, denborak aurrera egitea eragiten du. Bere bi alaben ondoan agertzen da. Eguzki eta Ilargi. Ilargi, nekazariak iluntasuneko izpirituetatik babesteko sortua izan zen. Ondoren, Amalurrek Eguzki sortu zuen, indar handiagoarekin, eguzki orduetan izpirituak aldendu zitzan. Horregatik Sugaarrek Gauargi eramaten duenean Izaroren ondotik aldentzeko, honek Ilargiaren laguntza eskatuko du, zeinek arin erantzungo du bere deia. Bakardadean eta iluntasunean egongo da berarekin bere ahizpa Eguzki helduko den arte, zeinek bere botereaz Gauargi berreskuratuko duen.
AKERBELTZ
Lurrazpiko izaki bat da, akelarreen jauna. Sorginek haien errituetan ohoratzen duten jainkoa. Gure ipuinean Udan agertzen da, sorginen deiari erantzunez, Izarori, suaren bitartez, kultura entregatzeko asmoz.
MARI
Euskal mitologiaren jainkosa, Anbotoko dama eta Sugaarren andrea. Kondairek diote Mari eta Sugaar batzen direnean ekaitzak sortzen direla. Bikote honetatik bi seme jaio ziren; Atarrabi (ongiaren izpiritua) eta Mikelatz (gaitzaren izpiritua). Gure istorioan Mari Udazkenean agertzen da, airearen bitartez Izarori hizkuntza emanez, bere kultura ezagutzeko ezinbesteko elementua.
TARTALO Y BASAJAUN
Bi gentil beldurgarri. Basajaun, basoen eta artaldeen zaindari, pertsonaia onuragarria da, aldiz Tartalo, bere begi bakarrez, bere bidean agertzen diren izaki guztiak irensteko agertzen da. Hala ere, gure ipuinean biak bildu egingo dira, uraren bitartez Izarori fruituaren aberastasuna emateko.
LAMIAS
Lamiak erreketan agertzen ziren eta urrezko orrazi batekin bere ilea orrazten zuten bitartean, bere oinak, ahate edo oilo oinak, uretan eskutatzen zituzten, benetako lamiak zirela ikus ez zezaten, nekazarien sorgintzaileak diren lamiak. Udaberriaren pertsonaiak dira gure ipuinean, bere bidea egiteko, bere zereginari amaiera emateko, Izarori behar duen azken elementua emango diotenak.